«Asier Illarramendik baiezkoa eman dio Real Madrili». Horixe albistea zabaldu zen joan den barikuan. Informazioa betez gero,
Florentino Perez Real Madrileko presidenteak
30 milioi euro ordaindu beharko dizkio Realari erdilaria bere taldean nahi badu. Fitxaketa egoera horretan eginez gero,
Mutriku Futbol Taldeak 600.000 euro jasoko lituzke.

Ion Ansotegi
Albisteak albiste, zurrumurruak zurrumurru, Illarramendik ez aldeko ez kontrako adierazpenik egin gabe jarraitzen du. Horixe ekarri du azkan orduetan gogora
Ion Ansotegi berriatuarrak: «Argi dago zurrumurruak egon egon direla, jendea berbetan ari dela. Guri be heltzen zaizkigu albisteak. Gertatu ez den zerbaiti buruz hitzegiteak, baina, ez dauka zentzurik», esan du gaiaz galdetu diotenean. Taldekideek Illarramendi geratzea nahi duten galdetuta, baiezko borobila emon du:
«Asier hamen egotea oso garrantzitsua da guretzat, eta gustatuko litzaiguke bera hamen egotea». Edozelan be, jokalariek gai horretan zeresan gutxi daukatela dio. «Gure aldetik badakigu ez daukagula zereginik, gure lana aurrera jarraitzea da. Zerbait pasatzen denean, orduantxe aterako ditugu ondorioak».