Zerutxu dantza taldeak emanaldi berezia eskaini zuen atzo iluntzean frontoian. Txikienetatik hasi eta nagusietara, zazpi dantza desbardin eskaini zituzten taldekoek.
Kalejiran heldu ziren dantzariak frontoiraino. Han,
Agurra-gaz hasi zuten emanaldia, aurreskuaren zati bategaz. Ostean,
Oñate dantza egin zuten. Zerutxu dantza taldeak lehenengoz egin zuen dantzan doinu hori.
Irri dantzen ostean,
Zuberoako maskaradako pertsonajeak atera ziren kantxara. Bost lagunek egin zuten maskarada, eta dantza berezia izanda, jendeak txaloz eskertu zuen dantzariek egindako beharra.
Ibarzabal arku dantza egin zuten gero, eta txikienek
Bera Nafarroako dantza eskaini zuten ostean.
Emanaldia amaitzeko, Guridiren
Amaia operako
ezpata dantza eskaini zuten Zerutxukoek. Ikusgarria izan zen dantza, eta frontoiaren txalo artean amaitu zuten beharra dantzariek.
Amaitzeko,
dantzari danak atera ziren kantxara, eta herritarrek txaloz eskertu zuen egindako ahalegina.
Zerutxu dantza taldeak aurtengo Karmen jaietako
pregoia botatzeko ardura edukiko du, urteetan egindako beharraren aitortza moduan.