Uda sasoiko jaiak ospatzen jarraitzen dute Lea-Artibaiko bizilagunek; oraingoan, sanmartinak ospatzeko batu dira Markina-Xemein, Amoroto eta Ispaster. Amoroton jai nagusiak ospatzen dabiltza egunotan, eta horretarako, hainbat ekintza antolatu

Irrien Lagunen ikuskizuna, Amorotoko jaietan
dituzte: hala nola, asto lasterketa, dantzak, Irrien Lagunen ikuskizuna… Gaur, barriz, mozorro lehiaketak izango da nagusitasuna herrian; hori 18:00etan hasita izango da.
Markina-Xemeinen, barriz, dantza solte txapelketa jokatu dute, eta, guztira, hiru bikotek parte hartu dute: Jon Ibarguren azpeitiarrak eta Idoia Bezada pasaitarrak lehenengo egin zuten; Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrek, barriz, bigarren, eta, Kermen Rejel eta Iholdi Beristain Portugaletearrek hirugarren.