Herrian erreferente bihurtutako eguna da Atletismo Eguna. Aurten,
sekula baino Markina-Xemeingo atleta gehiagok parte hartu du. Hori nabarmendu dute atletismo taldekoek: “Oso pozik gaude, batez be, ikusita erdiak markinarrak izan direla, inoiz baino gehiago”, esan dute. “Aipatzekoa da emakumeen kopuru handia be”, diote.
Atletismo probekin hasi zen arratsaldea: Abiadura probak, pisu jaurtiketa… eta ostean kros txikian. Danera,
80 neska-mutilek parte hartu zuten probetan.
Geroago,
nagusien herri krosa hasi zen.
Ibai Alba izan zen lehenengoa ibilbidearen zazpi kilometroak egiten,
22,31ko denboran. Atzetik heldu zen Aimjy Sadik, eta ostean,
Joseba Plaza markinarra, 23,08ko denboragaz.
Emakumeetan
Majida Maayouf izan zen lehenengoa,
25,05eko denbora behar izan zuen ibilbidea amaitzeko. Iraia Garcia izan zen bigarrena, eta hirugarren, Inma Ruiz Gernika-Lumoko atleta heldu zen.
Beteranoen artean, Gorka Galbez bilbotarra eta Inma Ruiz gernikarra nagusitu ziren. Lehenengo gazteak Martin Gandiaga eta Izaro Telleria markinarrak izan ziren.

Hurrengoa izan zen
sailkapen orokorra:
Gizonezkoak:
Ibai Alba Vilchez (Hernani) 22,31
Aimjy Sadik 22,32
Joseba Plaza (Markina-Xemein) 23,08
Xabier Bergaretxe (Elgoibar) 23,59
Ruben Arrizabalaga (Mutriku) 24,14
Emakumeak:
Majida Maayouf 25,05
Iraia Garcia (Amorebieta-Etxano) 25,17
Inma Ruiz (Gernika-Lumo) 27,55
Lide Azkue (Markina-Xemein) 28,39
Izaro Telleria (Markina-Xemein) 29,03