
Joseba Palenzuela izango da hizlari
Mallabiako Zelai landetxean, Goita auzoa, 29 zenbakian izango da aurkezpen ekitaldia, 12:30ean.
Hilabete honetan bertan hasiko da turismo eskaintza, eta Debabarrena Turismok
bost esperientzia edo bizipen berri eskainiko dizkie bisitariei, denak ere,
euskal kultura eta tradizioei estu-estu lotutakoak.
Aurkezpen ekitaldian
Joseba Palenzuela Debegesako presidentea eta Mutrikuko alkateak eta Juan Angel Balbas Debegesako zuzendari nagusiak hartuko dute parte. Eurekin batera egongo dira esperientzia turistikoetako protagonistak: Eibarko Aspe Pelota, Deba-Itziarko Txindurri Iturri Sagardotegia-Landetxea, Mallabiko Zelai landetxea, Eibar-Arrateko Krabelin Hotela-Jatetxea eta
Mutrikuko Arku-Gain Elkarte gastronomikoa.
Txapeldun baten erakustaldia
Aurkezpena egin eta gero, hamasei aldiz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txapeldun izandako Zelai harrijasotzaileak erakustaldia egingo du. Goizari amaiera borobila eman asmoz, txorizo pintxoa dastatzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek, sag