Bekobentako etxe barrietako lorategiak jaso du lehenengo saria,
400 eurokoa; bigarrena,
Azpikoerrotakoentzat izan da,
300 eurokoa; eta hirugarrena,
Ibaibarreneta auzoarentzako,
200 euro.
Udaletxean egin da sari banaketa, udal ordezkari, ekozaineko ordezkari eta irabazleekin.
Ekozain taldeak urtero antolatzen du berdegunerik onenentzako saria.