2012-2013 ikasturtean HABEk homologatutako edozein euskaltegitan euskaraz ikasten aritu diren ikasleei emongo dizkiete diru laguntzak. Horretarako,
ikasturte honetan euskaltegian izena emonda egon direla eta
eskolen %80ra joan direla frogatu beharko dute.
Diru laguntzak
mailaren araberakoak izango dira. 1. mailan egon direnei %100a emongo zaie; bigarren mailakoei %75a, eta hirugarren eta laugarren mailakoei %50a.
Bestetik,
Udako Euskal Unibertsitateko edo
Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan euskaraz egindako ikastaroak egin dituzten ikasleentzako be egongo da diru laguntza, %50ekoa. Udalak, urtero, 500 euroko partida gordeko du horretarako. “Diru partida hori nahikoa ez balitz, eskari guztien artean banatuko dira”, esan dute.
Lekeitioko Udalak
euskalduntzea bultzatu nahi du kanpaina honegaz. “Euskalduntzeak dakartzan kostuak apaltzeko neurri moduan ulertzen ditugu diru laguntza horiek”, esan dute.
Beka eskuratzeko eskaria
uztailaren 15etik 30era aurkeztu beharko dute udaletxean. Argibide gehiago udaletxean edo www.lekeitio.com webgunean dago.