Balorazio oso positiboa eginda agurtu dute aurtengo Udako Unibertsitate Bolibartarra. Izan be, antolatzaileek azaldu dutenez, aurreko urteekin alderatuta, Ziortza-Bolibarko jende gehiagok parte hartu du aurten; horregatik, «oso pozik» dira antolatzaileak.

Astelehenetik barikura, gai «oso garrantzitsuak» jorratu dituzte, bost ikastaroren bitartez; hain justu, Elikagaien Teknologia ikastaroa, Euskal Eredu Matrilinealaren inguruko ikastaroa, Nanozientzia: Txikiaren erronka handia ikastaroa, Publiko, pribatua… Hezkuntza sistema propioa: Estatuaren beharra ikastaroa eta Auzolan eta

Kontseiluak ikastaroa landu dituzte. Ikastaro horietan, 20-24 bat lagun bildu direla adierazi dute antolatzaileek.
Horiek guztiak bukatuta, Sostenguko energetikoari buruzko erakusketa ikusgai jarri zuten domekan, Eibarko Politeknika Eskolako zientzilarien eskutik. Antolatzaileen arabera, «erakusketa itzela» izan zen, eta herritarrekin batera, Eibarko Eskolako 6 irakasle «aditu eta gazte» izan ziren. Herritarren parte hartze handia ikusita –40 bat lagun batu ziren–, «oso pozik» agertu ziren Eibarkoak. Horregatik, antolatzaileek esan dute «unibertsitatea amaitzeko era bikaina» izan zela.