
Hilabete pasatxoren ostean, bukatu ditu Berriatuko Udalak Mendibarren frontoiko lanak . Hain zuzen, frontoiko hiru hormetan egin dituzte lanak: batetik, atzeko horma konpondu dute, harria jarrita; bestetik, aurreko horman pintura kendu eta harria bistaratze lanak egin dituzte, eta, azkenik, ezker horman zulo batzuk konpondu eta margoztu egin dute.