Zapatuan kaltzada garbitzeko lanak egin zituzten herritarrek, Atabakak eskatuta. Kaltzadak dituen
ezaugarriak kontuan hartuta,
historikoki kaltzada baliotsua dela esan du Atabakak.
Ekimena auzolanean egingo zutela iragarri zuten joan den astean. Eta zapatuan, ondare historikoa mantentzea eta bistaratzea helburu duen elkarteak beste lorpen bat eduki zuen: Ispaster eta Lekeitio lotzen dituen
Kurtxiaga auzoko kaltzada zaharra bistaratzea.
Elkartearen esanetan, bide zaharra “balio handikoa” da baina
ez zegoen bistan.

Atabaka elkarteko kideak, kaltzadan beharrean
Elkartearen helburuak betetze aldera, elkarteko hainbat lagun batu ziren zapatuan Ispastergo Kurtxiaga auzoan. “Bistaratu genuen zatia harri handiak agertzen dira behegainean, argazkian ikusi daitekeen moduan. Eta balio horreteko kaltzadagan lan egiterakoan zorte handia eduki genuen. Bide egoera onean dago”.
Halaber, bide horrek mendeetan balio handia eduki duela dio Atabakak. “Bide erdian ubidea be agertzen da (arrakala bat), eta hori ez da oso ohikoa. Izan be, normalean bide bazterretan egoten ziren ubideak”.
Kaltzadan lan egiteaz gain,
auzotar batek bere oroitzapenak be kontatu zizkien elkartekoei. “Haren esanetan, kaltzada
andabide edo
gorputzbide moduan erabiltzen zen. Izan be,
Kurtxiaga auzoa Lekeitiorena zen eta andabideak edo gorputzbideak hildakoak hilerrira eroateko erabiltzen ziren. Erabilera hori zuten
kaltzadak sakratuak izaten ziren. Beraz,
Kurtxiagakoak balio erantsia dauka“.
Horrela ba, hurrengo auzolane deitzen dutenean kaltzada berreskuratzen jarraituko dutela esan dute Atabakako kideek: “horrela egingo dugu, kaltzada osoa berreskuratu arte”.