Domekan egingo dute hamaseigarrenez Busti Zaitez ekimena esklerosi anizkoitzaren aurka Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 80 hondartza eta igerilekutan; horien artean, Lea-Artibain eta Mutrikun.

Hain zuzen, Mutrikuk, Lekeitiok, Markina-Xemeinek eta Ondarroak egingo dute bat Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioak antolatuta ekimenagaz. Ondarroan ekainaren 23an ospatu zuten aipatu eguna; dena den, gainontzeko herrietakoak domekan batuko dira horretarako.
Busti zaitez ekimenaren helburua, batetik, «gaixotasun sendaezin horrek sortarazten duen arazoa gizarteari jakinaraztea eta sentsibilizatzea» da, eta, bestetik, gaixoei bizi kalitatea hobetzeko, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Esklerosi Anizkoitzaren Zentruentan eskaintzen dituzten errehabilitazio zerbitzuak finantziatzeko dirua lortzea da.
Uztailak 14, domeka
Lekeitio. 09:00etatik 14:00etara, Isuntza hondartzan, materiala saltzeko mahai bat jarriko dute.
Markina-Xemein. Goizean zehar, Atxondo kiroldegian, Busti Zaitez ekimenagaz bat egingo dute.