Gizaburuagako Udalak herriko argiteria barriztuko du irailetik aurrera
Helburua gutxiago gastatzea da. Horrela ba, Gizaburuagako Udalak kontsumo baxuko argiteria ipiniko du. Aldaketa irailetik aurrera egingo dutela esan du udalak. “Iraila eta azaroa bitartean egingo dugu aldaketa”.
Horren aurrean, herritarrei lasai egoteko esan nahi izan die udalak. “Argiteria aldatzeko kanpoko jendea etorriko da, beraz, herritarrak ez daitezela harritu”.
Bide beretik, udalaren proiektua garrantzi handiko dela esan dute udal teknikariek. “Horrela gutxiago gastatuko da eta”.