Iaz egin bezala, herriarekin lotura duten elementuak erabili ditu kartela osatzeko: egurrezko arrain kaxak, sarea…
Malenei erreferentzia egiteko, berriz, karteleko pertsonaiek daramaten kamisetak erabili ditu. “Gazte Eguneko kamisetak berdeak izango dira, eta kamiseta hori erabili nahi izan dut”, aipatu du. Gazte izateari bestelako erreferentziak ere egin dizkio.

Rodrigez, iazko kartel irabazlearekin
Argazkia: Mutrikuko Udala
Rodrigez pozik agertu da bere lana aukeratua izan delako baina edonola ere, lehiaketan
jende gehiagok parte hartzea nahiko lukeela adierazi du. “Nork irabaziko duena baino lehiaketa bera indartzea gustatuko litzaidake. Iaz aurten baino gehiago izan ginen. Ea datorren urtean animatzen den jendea eta lehiaketak gorputza hartzen duen”.
Nahia Velez de Mendizabalen kartela izan da bigarrena.