Bertoko ekoizleen eta sukaldarien arteko elkarlanetik ateratzen diren produktuen bikaintasuna agerian lagatze aldera, zapatuko Merkatu Txikiak bertoko produktuak dastatzeko aukera eskainiko du.
Azoka, 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, Beheko Plazan. Besteak beste,
Jarri-Toki jatetxeko sukaldari Gorka Urrestik prestatutako mermelada eta gazta duten tostadak egongo dira dastagai. Hori bai, produktu hori dastatzeko herritarrek, orain arte modura, merkatu txikian erosi beharko dute.
Dastaketa egiteko, herritarrek,
erosketa txartela erakutsi beharko dute. Azokak, orain arteko filosofiari jarraituz,
bertoko eta sasoiko produktuak erosteko aukera eskainiko die herritarrei. Besteak beste,
ondoko baserrietako produktuak egongo dira azokan: Ibiri, Goienetxe, Aritza, Antia, Itxas-Gain eta Basailun (Ekoalboraz). Ondare enpresakoen mermeladak eta Iratxe lorategiko loreak ere egongo dira.