Gaur egun Markina-Xemeingo udaletxea den eraikina lehen Mugartegineko jauregia zen. Eta atzeko aldean, gaur egun aparkalekua dagoen lekuan, ortua zegoen. Han txabola bat zegoen, eta txabola hori eusten zeuden lau zutabe. “Zutabeak galduta zeuden, eta denboran ibili gara horien bila”, esan du Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak. Azkenean, bilatu dituzte, eta udaletxe atzeko berdegunean jarri, “ondarea mantentzeko” asmoagaz.
Zutabe horiek, nahiz eta txabola hartan zeuden, beste nonbaitetik eroandakoak izan daitezkeela uste dute. “Lehengo elizatik, beharbada, Kontzekupekoen antzekoak dira eta”, dio Txurrukak.