Ispaster eta San Nikolas irlaren artean egingo da lehiaketa.
Gai danak itsaspekoak izan beharko direla esan dute antolatzaileek, eta parte hartzaile bakoitzak sei argazki aurkez ditzakeela.
Zapatu goizean
8:30ean alkartuko dira, eta 9:00etan izango da portutik txalupen irteera.
Urpera bi bider jaitsiko dira, eta ostean, 13:30etatik aurrera, argazkiak aukeratuko dituzte.
14:30ean Isuntza elkartean bazkalduko dute parte hartzaileek.
Arratsaldean, argazkien emanaldia, bozketa eta
sari-banaketa egingo dira Azkue aretoan.
Parte hartzaile danek jasoko dute saria, eta bildumarik onenak sari berezia jasoko du.
Aurten lehiaketak 25 urte betetzen dituenez,
epai-mahaia herriko jendeak osatzea erabaki dute antolatzaileek. Argazkiak baloratu nahi dituztenek, zapatuan, 18:00etan, Azkue aretora joan eta han ikusi ahal izango dituzte partaide danen bildumak. Herritarrek euren gustuko hirurak aukeratu ahal izango dituzte.
Bihar da izena emoteko azken eguna. Horretarako, 656 756 586 telefonora deitu behar da. Kopurua bete arte egongo da lehiaketan parte hartzeko aukera.