Aldeko saldoa lortu ahal izateko, aurrekontu handia eskatzen zuten inbertsio batzuk alde batera laga ditu Bilduren udal gobernuak. «
Udaleko kontuak 343.000 euroko superabitagaz itxi genituen. Horri gehitu behar zaio Telesforo Urrestik dohaintzan emondako fondoen oraingo balioa, 1,6 milioi eurokoa“, zehaztu du Argia Ituarte alkateak.
Sarreren atalari dagokionez, udalak Txomin Agirreko lur azpiko aparkalekuetatik 1,5 milioi euro jasotzea aurreikusi zuen. Baina aparkalekuek itxita segitzen dute oraindik. Gastuei dagokionez, 1,2 milioi euro dauzka konprometituta udalak, hainbat betebeharrei erantzuteko. Kopuru hori, baina, zatika ordaintzekoa izango da, eta hortaz, ez dute udal diru kutxaren egoera desorekatuko.