Azaleko melanina probak egingo dituzte datorren astelehenean eta martitzenean Mutrikuko moilako zabalgunean. Minbiziaren Aurkako Elkarteak jarri du martxan kanpaina, Mutrikuko Udalarekin batera.

Iaz oso arrakastatsua izan zen kanpaina.
Argazkilaria: Mutrikuko Udala
Kanpainaren helburua eguzkitik babesteko jarrera egokiak bultzatzea da.
«Azaleko minbizia, tamalez, gero eta gehiago entzuten den gaitza da. Eguzkia hartzean, arduratsuak izatea komeni da, eta ze babes erabili jakitea oinarrizkoa da», esan du Arrate Uranga ongizate batzordeburuakaba.
Aurten, bereziki, etxeko txikienei erreparatuko die: tailerrak antolatu dituzte zabalgunean.