Markina-Xemeingo Karmen jaiek eztanda egin dute
http://www.youtube.com/watch?v=1HQGY0w2_Mg Zerutxu dantza taldekoek pregoia bota eta suziriaren metxa piztu orduko, jaiak eztanda egin du Goiko Portalean. Kolorea, petoak, kamisetak eta umorea nagusitu dira jaien hasierako minutuetan. Irribarrez, herritarrak Txosna Gunea hartu dute. Ia aste osoko jaiak aurretik dituztela, ekimen guztietan parte hartzeko deia egin dute Zerutxuko dantzariek. "Ondo pasa!".