Antzerkiak Lekeitioko kaleak hartu ditu asteburuan. Beste behin be, Kale Antzerki Jaialdiak
jendetza batu du.
Ikuskizunak “punta-puntakoak” izan direla esan du Lekeitioko Udalak balorazioa egiterakoan. Guztien artean,
ikuskizunik harrigarriena Sakude taldeak kanpandorretik eskainitako dantza bertikala izan zela esan dute udal arduradunek
Orokorrean,
jaialdiak euskal kale antzerkiaren sormen egoera “bikaina” erakutsi duela esan du
Lekeitioko Udalak. “Lekeitioko jaialdiak artea egiteko espazio berriak bilatzen tematurik dago eta aurten kanpandorre gotikoan aurktu du sormenerako leku paregabea”. Ikuskizunak poesia karga handia zuela be esan dute. “Ederto astindu zituen gure bihotz taupadak”.
Ikuslegoari dagokionez, aurten, jaialdiak 18.000 ikusle batu dituela esan du udalak. “Beste behin be, kultura Lekeitioko garapen ekonomikorako aktibo garrantzitsua dela baieztatu dugu”.
Argazki galeria [nggallery ID=70]