48 urteko gizonezko bat hil da asteburuan Mutrikuko Saturraranen
Gertaera atzo eguerdian gertatu zen, 13:30ak aldera. Ertzaintzak jakin eragin duenez, biktima epileptikoa zen. “Uretan agertu zen, konorte barik. Sorosleak atera zuten baina ezin izan zuten ezer egin. Hasiera baten berpizten saiatu ziren baina ezin izan zuten”. Horrela ba, sorosleek “ezer egin ezin zutela ikusirik”, medikuari deitu zioten. Osakidetzako helikopteroa bertaratu zen, medikuarekin. “Medikuak biktima hil egin zela baieztatu zuen, beste barik”.
Biktimak 48 urte zituen eta Berrizekoa zen.