Argazkien maila “
oso ona eta parekatua” izan zela esan du Angel Ugarteburu antolatzaileak. Bigarren,
Manex Cantalapiedrak egin zuen; hirugarren, ostera,
Fernando Garciak.
Zapatuan egin zen urpeko argazki lehiaketa Lekeition. “Oso ondo joan zen eguna”, dio Ugarteburuk. “
Hotz handia pasatu genuen, ura 22 gradura zegoen hasieran, baina jaisten hasi ahala termoklimak harrapatu eta 13 gradotara egon ginen”, dio.
Arratsaldean
herritarrak izan ziren
epaile argazki lehiaketan, eta Aguadoren galeria aukeratu zuten.
Negu partean
argazkiekin erakusketa antolatuko dutela adierazi du Ugarteburuk.