Gababusak 205 erabiltzaile eduki ditu Markina-Xemeingo jaietan
Asteburuan estreinatu da Gababusa. Lea-Artibaiko herri guztietako udalek bultzatutako zerbitzuak lehenengo asteburuan “erantzun ona” eduki duela esan dute udal ordezkariek. Funtsean, Gababusak 02:30 eta 05:30 orduetan eskualdeko herrietako jaietatik etxera itzultzeko aukera eskaintzen die herritarrei. “Zerbitzu honek, uda guztian zehar jarraipena edukiko du eta udal bakoitzak, bere ohiko bitartekoak erabiliz, informazioa zabalduko du herriko gazteen artean, zerbitzua zein egunetan eskainiko duen esanez”, azaldu dute.
Gababuseko txartelak aurretiaz erosi behar dira udal bakoitzak jartzen duen salmenta puntuan. Bide beretik, udaletako ordezkariek hurrengo Gababus zerbitzua Ispaster eta Etxebarriko jaietan egongo dela esan dute.