Isuntza bigarren eta Ondarroa laugarren sailkatu dira, Donostiako uretan
Isuntzarentzat eta Ondarroarentzat arraun asteburu ona izan da. Hain zuzen, bigarren eta laugarren sailkatu ziren Lea Artibaiko arraun taldeak, KAE 1 mailako Donostiarra-Kaiarriba banderan (Donostia; Gipuzkoa).
Isuntza bigarren sailkatu zen barriro be. Oraingoan baina, Santurtzik irabazi zien bertokoei. Izan be, Zierbena liderrari aurrea hartzea lortu zuten lekeitiarrek, lehenengo biderrez aurtengo denboraldian. Lekeitiarrei azken pausoa emotea falta zaie bandera bat irabazteko, baina orain arte bezala jarraituz gero, laster lortuko dute helburua.
Donostiarra-Kaiarriba (Donostia; Gipuzkoa) banderan bigarren sailkatuta, bertokoek puntu bat jan diote liderrari. Hala, sailkapen orokorra apur bat gehiago estutua da: Zierbenak 45 puntu dauzka, Lekittarrak 43 eta Santurtzik 41.
Ondarroa, bestalde, laugarren sailkatu zen Donostian, ohorezko txandan sartuz. Hala, jarritako helburua bete zuten ondarrutarrek. Sailkapen orokorrean laugarren sailkatuak dira, Trintxerpegaz bardinduta. Santurtzi hirugarren sailkatua, bestalde, apur bat urrunago dago sailkapenean. Hain zuzen, bertokoek zortzi puntura daukate hirugarren sailkatua.