Lau egun eta mila momentu laga dituzte Markina-Xemeingo jaiek dagoeneko, Karmen eguna heldu orduko. Jaiei izena gaurko egunak emon arren, asteburuak batu du jende gehien.
Barikuan, 18:20 inguruan heldu zen Alarabi Goiko Portalera Xemein Aisialdi Taldekoekin eta trikitilariekin. Zerutxu Dantza Taldekoek irakurri zuten jaiei hasiera emon zien pregoia, eta irakurri orduko lehertu zen txupina.
Ordurako, prest zeuzkaten herritarrek globoz jantzitako bizikletak. Eta petoak soinean, hasiera emon zitzaion poteoari. Bitartean, danbor hotsek bete zituzten herriko kaleak. Sekulako parte hartzea eduki du danborradak aurten be.
Ostean, Sarkor, Gose eta Dzaust musika taldeek zelaia bete-bete egin zuten, eta goizera arte luzatu zen parranda bai txosna gunean, baita herri osoan be.
Goizean goizetik hasi zen mugimendua zapatuan Markina-Xemeingo zelaian. Sekulako beroagaz, jendeak arbolapera egin zuen, gerizpe bila. Eguerdian ez zen jende gehiagorik kabitzen berdegunean: 2.433 herritarrek bazkaldu zuten paella alkarren alboan, herri erdiak.
Ostean, bazkalostea girotzeko, Herritxoua. Jende artean ibili ziren Abarkakoak eta beharrean be jarri zuten bat baino gehiago: Bertsolari txapelketan olatua egiten ibili zirenak paelladan be egiten jarri zituzten, koadrilako ereserkia kantatu zuten besteek, lagunak mikrofonotik zoriondu zituzten… eta tartean, agertokira igo ziren herritarrak euren txoua egitera. Herritarren txaloek erabaki zituzten irabazleak: Bekobenta Eskola Publikoko 6. mailako ikasleak eta Rihannaren abestia kantatu zuen Laura Chica.
Ia 19:00rak heldu ziren paelladatik altxatzerako, eta dena jasota, txaranga ibili zen kalerik kale.
Gauean be sekulako giroa egon zen herrian. Ze esatek! taldeak bete-bete egin zuen zelaia, eta jendea gelditu barik aritu zen dantzan. Eta ostean, dantza gehiago Tximeleta taldeagaz. Doinu ezagunek jendetza kantuan eta dantzan jarri zuten, eta gelditu barik aritu ziren.
Eguna argitu arteko jaia egon zen bigarren egunean be, goiza konturatu barik heltzen den horietakoa.
Herria kantuz eguna jarri zioten izena domekako egunari, eta horrela izan zen, kantek bete zuten-eta asteko azken eguna.
Eguerdian, Xemein Gazte Ahots abesbatzak kolorez eta kantuz jantzi zuen Atxia dorretxearen aurrera. Jende ugari batu zen ekimenera, eta txaloz eskertu zuten txikienek egindako beharra.
Arratsalde partean be kantuan jarraitu zuten herritarrek Herria kantuz ekimenagaz. Oraingoan, adin guztietakoek parte hartu zuten kantuan.
Ekimenerako, 28 kantaz osatutako liburuxkak kaleratu zituen jai batzordeak, eta harek eskuan hartuta, euskal doinu ezagunak kantatu zituzten biribil erraldoian.
Herritarrek gustora hartu zuten aurtengoan be ekimena.
Ahotsei deskantsua emon arren, musikak ez zuen etenik eduki domekan arkuen aurrean.
Saltoka taldeak jarri zuen musika, eta taldekide baten argibideei jarraituz, herritarrek pausoak ikasi eta alkarregaz dantza egin zuten. Afaltzeko ordua be pasa zitzaion askori konturatu barik, dantza eta dantza.
Lehenengo eguneko bideoa ikusi:Egitaraua deskargatuArgazki galeria [nggallery ID=69]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.