Goikoetxearen eta Espillaren aurretik joan ziren hasieratik urdinak, eta azkenean be, irabaztea lortu zuten.
Zesta-puntak hitzordu garrantzitsua zeukan atzokoan Markina-Xemeinen. Lopezek eta Goikoetxeak, munduko puntista onenek jokatu zuten Uni frontoian, bertoko bigaz bikoteak osatuta: Jokin Arbe eta Felix Espilla.
Osagai tentagarri asko zeuzkan partiduak: Munduko puntista onenak, herriko jokalariak eta Karmen Eguna. Eta erantzuna horrelakoa izan zen:
Uni frontoia ia beteta. 700 lagun inguru batu ziren frontoian.
3-3, berdinduta hasi zen partidua. Jarraian, urdinek bost tanto segidan egin zituzten, eta 3-8 jarri ziren aurretik Arbe eta Lopez.
Markagailuan 4-10, 5-11, 8-15, 10-16. Apurka-apurka gorriak be tantoak eginez, baina urdinengana ezin helduta. 10-17, tanto ikusgarria egin zuen Lopezek. 12-19, 16-22, 18-23, 21-27. Giroa bero-bero Uni frontoian, zaleak herriko jokalariak animatuz. Eta azkenean,
hiru tanto jarraian eginda, urdinak txapeldun, 21 eta 30.
Txalo hotsa Uni frontoian. Zaleak, jokalariak eta antolatzaileak pozik eta esker oneko.