Bi bisita gidatu egingo dituzte. Batetik, Monumentu Multzo izendapena duen
Mutrikuko hirigune historikoa ezagutzeko irteera egingo da,11:00etan, Mutrikuko turismo bulegotik hasita. “Mutrikuko hirigunean galtzea bere historiaren zati handi bat ezagutzea da”. Bisitaldi horretan Antonio de Gaztañeta eta Kosme Damian Txurruka pertsonaia garrantzitsuen jaioterria ezagutu eta herri honek gordetzen dituen monumentu nagusiak ikus ahal izango ditu bisitariak. Ibilbidea portuan dagoen Bentalekua Museoan amaituko da, arrantzari eta itsasoari loturik.
Ordu eta erdiko iraupena du bisita horrek.

Bestalde,
Flyscharen Ibilbide osoa egiteko aukera ere badago larunbatean, 16:00etan, Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikotik. Oinez eta itsasoz egingo dute ibilbidea parte-hartzaileek, eta kostaldean ditugun elementu berezi guztiak ezagutuko dituzte, hala nola, Mutrikuko flysch beltza, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak.
Hiru orduko iraupena du ibilaldiak.
Informazio gehiago
www.geoparkea.com webgunean eskura daiteke. Halaber, bisita gidatuetarako
erreserbak webgunean bertan egin daitezke, modu erraz eta erosoan, bai eta Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan ere.