
Herrirako kideak eta CDan parte hartu duten musikariak
19:30ean hasiko da kontzertu ekitaldia, plazan.
Akordeak astinduz ekarri daiguzan herrira CDaren aurkezpena jai bat modukoa izango da, eta bilduman parte hartu duten talde batzuk egongo dira bertan: Zero, Didar, DJ Toki, Edena, McOnak, Mitosia, Txapelpunk, Nessun Dorma, Nabil, Hangover of the system eta Ume Gaiztuen festa. Izan be,
Lekeitioko Herrirak eta Lekeitioko musikariek alkarlanean sortutako musika egitasmoa da ezagutzera emongo dutena.
2012 urteko abenduan hasi zen egitasmoa itxura hartzen.
Herriko hemeretzi taldek parte hartu dutela proiektuan, eta talde batzuek, gainera, preso eta iheslariek egindako letrak erabili dituzte. «Proiektuaren zati potoloena talde guztiek nahastuta grabatu duten Ume Gaiztuak taldearen
Ttipi Ttapa bertsio berezia da. Bideoklipa be grabatu genuen, eta orain arte promozio modura erabili dugu», azaldu dute Herrira egunaren deitzaileek.