197/2006 doktrina indargabetzeko eskatzeko ekimen ibiltariak
erakusketa txiki bat ekarriko du Alamedara, 11:00etatik 14:30era arte. Ekimenean, beste hainbestetan egin legez, «giza eskubideen errespetuaren eta salbuespeneko espetxeko politikaren amaieraren aldeko aldarria» adierazteko aukera edukiko dute ondarrutarrek.
Erakusketagaz batera, koaderno handi bat egongo da Alamedan. Bertan,
herritarrek nahi duten ekarpena egin ahalko dute, zer edo zer idatzita, margotuta edo itsasita. «Nahi izanez gero, sinadura hutsa be ahal da idatzi doktrina horregaz zein beste salbuespen egoerekin amaitzeko eskatzen», azaldu dute Herrirako kideek.

Mamarruren askatasunaren aldeko manifestazioa
197/2006 doktrinaren indargabetzea elkarretaratze baten bidez be eskatuko dute zapatuan: ordu laurdeneko elkarretaratzea egingo da, 13:00etan hasita. Gainera, Ondarroako Herrirak materiala edukiko du saltzen, eta txosna bat ipiniko du. Hori guzti hori tarteko, Herrirak parte hartzeko deia egin du:
«Taldeak, elkarteak eta banakoak gonbidatu nahi ditugu euren ekarpena egitera».
Herritarron Epaia ekainaren 8an hasi zen, Tafallan, Ines del Rio presoaren herrian, eta irailaren 14an amaituko da Iruñean. 2010ean ezarri zioten doktrina Mamarruri, eta espetxe zigorraren luzapena tarteko, 29 urte daroaz preso.
31 urte dokumentala
Zapatukoa ez da izango Herrirak astebururako antolatu duen ekimen bakarra. Barikuan, 22:30ean, frontoian,
31 urte film-dokumentala proiektatuko da: Gatza preso zornotzarraren eta bere ingurukoen bizipenak jasotzen ditu.