Erakusketa eta hitzaldi bat izango dute aukeran Lekeitioko herritarrek asteon.
Preso politiko biren eta preso ohi baten lanak biltzen ditu atzo bertan (uztailak 16) inagurutu zuten erakusketak; hain zuzen,
Lekeitioko Barandiaran aretora bertaratzen denak
Julen Atxurra Pototo (Lekeitio),
Jon Bienzobas Karaka (Galdakao) eta
Patxiku Guimonen (Urruña) margolanak ikusteko aukera izango du, domekara bitartean, egunero 18:30etik 21:30era. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, guztira, hiru horien 60 bat lan dira bertan.
Bihar, gainera,
Estanis Etxaburu Ondarroako preso ohiak hitzaldi bat emongo du Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) izenean. Hori Barandiaran aretoan bertan izango da,
19:30ean hasita.