Herenegun ospitalean egon zen Xabi Aranburu, baina
proba bakarra egin diotela esan du Ondarroako Herrirak. Horrela ba, atzo, uztailak 22, bertan behera laga zuten
gutun bidalketa masiboagaz hasteko deia egin du plataformak. “
Gutunak kartzelako zuzendariari bidaliko dizkiogu, Aranbururu bihotzeko proba guztiak egiteko eskatuz”.
Horrela,
gaur, martitzena, uztailak 23, Ondarruko Herrirako kideak mahaia ipiniko dute goizean eta arratsaldean, Alamedan. Eta bihar,
uztailak 24, mahaia Kofradia Zaharraren inguruan ipiniko dute.
Uztailaren 26an, barikua,
iluntzean, barriro ere mahaia ipiniko dute,
Alamedan.