Eguzkiaren azpian, 140 bat lagun batu dira Lea Ibilbideko III. Martxan
Zapatuan egin zuten Lea Ibilbideko III. Martxa Lea Ibarra eta Lea-Artibaiko herritarrek. “Bero handia” izan arren, ibilbidea hasitakoek bukatzea lortu zuten, eta “giro onean”, gainera. Aurten ere, ibilbide luzea eta laburraren artean aukeratu ahal izan dute herritarrek. Hain zuzen, 37 lagunek eman zuten izena ibilbide laburra egiteko, eta 99 pertsonek, ostera, luzea egiteko. Aurrekoetan bezala, ume zein nagusiek parte hartu dute aurtengo martxan.
Egun horretan egindako zozketako sariduna be atera zen: Rosarito Unamuno aulestiarra. Hala, Lea Ibarreko jatetxe batean 100 euroko balioa duen otordu bat jateko aukera jaso du aulestiarrak.