Barikuan hasiko da
XVII. Lekeitioko Hegaluzealdia, Lekeitioko
San Pedro Arrantzaleen kofradiak eta
Udalak antolatuta.
Barikuan,
Hegaluzea eta itsasoko kirol arrantza hitzaldiagaz hasiko da egitaraua martxan.
Hegaluzealdiaren egunik handiena, ostera, zapatukoa izango da:
Hegaluze Eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek horretarako.
Udalak adierazi duenez, zapatu goizean egingo den
arrain salmentarako turismo bulegoan eman behar da izena.
Gainera, egun guztian
Aittitta Makurra txaranga eta
Marabatu batukada ibiliko diraa kaleetan.
Bestetik, asteburu osoan
hegaluze pintxo eta platerak dastatzeko aukera egongo da Lekeitioko taberna eta jatetxeetan.
Azkenik,
abuztuaren 10ean V. Willows desafioa egongo da, hegaluze arrantza.
Udalak adierazi duenez, arrantza «betidanik» izan da Lekeitioko ekonomiaren giltzarri. «Arrantza dugu, herriaren izate eta izaera definitzen duen lanbidea», diote.
Hegaluzealdia
arrantza inguruan mugitzen diren eragile eta elkarteekin antolatu du Udalak.