Aittitta Txiki kultur elkarteak
XIV. Marmitako Txapelketa antolatu du
zapaturako, Hegaluze Egunerako.
Izena emoteko azken eguna bihar da, eta horretarako kultur etxera jo behar da.
10 euro balio du izena emoteak.
10:00etan hasiko da lehiaketa herriko plazan. Marmitakoa plazan prestatu behar dela esan dute antolatzaileek. Bazkaldu, ostera, plazan bertan edo bakoitzak nahi duen lekuan egin ahal izango du.
Plazan bazkaltzeko 4 euro ordaindu beharko dira, eta diru horren truke, materiala jasoko dute herritarrek: aulkia, mahaia, plastikozko plater bi, edalontzi bi eta mahai tresnak. Hamaiketakorako ogia be jasoko dute.
Aittitta Txikikoek adierazi dutenez, bakoitzak bere bazkaria «eroan eta antolatu» beharko du.
Marmitako lehiaketako irabazleentzat prest dauzka
sariak Aittitta Txikik.
Lehenengok txapela, garaikurra eta dirua jasoko ditu; bigarrenek eta hirugarrenek, garaikurra eta dirua; azken geratzen denak, ostera, garaikurra jasoko du. Gainera, parte hartzaile guztientzako ere oroigarria egongo da.