Bizkai osoko txirrindulariek parte hartu zuten domekan
Markina-Xemeingo Eskolarteko Umeen Txirrindulari Lasterketan. Danera,
180 gazte batu ziren
Kareaga industrialdean egin zen lasterketara.
Bost mailatan banatu zituzten parte hartzaileak: hasiberriak, lehenengo urteko alebinak, bigarren urteko alebinak, lehen urteko txikiak eta bigarren urteko txikiak. Lasterketa
Markina-Xemeingo Txirrindulari Taldeak antolatzen du urtero.