Ondarroako Herrirak Lyon-Corbas kartzelako
zuzendaria gutun bidalketa masiboa hasi nahi zuen atzo. “Xabi Aranbururi lehenbailehen froga horiek egiteko eskatu nahi genion gutun bidez”. Baina atzo bertan,
Aranbururen senideek presoa ospitalean dagoela jakinarazi zuten. “Froga batzuk egin behar dizkiotela esan dute senideek”. Horrela ba, momentuz, gutun bidalketa bertan behera geratu da. Bestalde, Aranbururen senideek frogen emaitzak jakin bezain pronto, Aranbururen osasun egoera zein den esango dutela aurreratu dute.
Joan den astean, Ondarroako Herrirak, Xabi Aranburu preso politiko ondarrutarra hiru hilabetez besoko minagaz zegoela jakin eragin zuen. Kartzelako medikuak bihotzeko arazoa izan zitekela esan ondoren, onena froga batzuk egiteko ospitalera eroatea izango zela esan zion medikuak preso ondarrutarrari. “Baina Aranburuk kartzelako zuzendariari makina bat aldiz eskaera egin arren, zuzendaritzatik erantzun bakarra jaso zuen: zailegia zela bere eskolta prestatzea”.