18. pala txapelketako finala jokatuko dute gaur, Ondarroan
Frontoi bete jende espero da Ondarroako pala txapelketaren finalean.
Aurtengo finalistak Rober Moreno-Isaak Malik ondarrutarrak eta Jon Azanza Belarri- Urtzi Astapotxo berriatuarrak dira. 18:30ean hasiko da ikuskizuna, Iratxe Ibarra-Izaro Arbe eta Jone Ansotegi-Iraitz bikoteen arteko partidarekin. Ostean hasiko da aurtengo finala.