Abuztuan egun bitan Erreka Eguna ospatuko dute Aulestiko herritarrek
Aulestiko Udaleko Eskubideen Lan taldearen eskutik, Erreka eguna ospatuko dute abuztuan herrian. Aulesti herria beste ikuspuntu batetik ezagutzea izango da udalaren asmoa; betiere, Lea beraoinarri eta ardatz hartuta.
Abuztuko egun bitan egin nahi dute errekara txangoa; errekak ur gutxien daraman sasoia hori delako. Hala, udaletik abuztuaren 3an eta 17an egitea proposatu dute.
Hondakin solidoak kenduko dituzte Leatik
Egun horietan, beraz, Leatik hondakin solidoak kenduko dituzte, «herritarron kontzientziazinoa bizteko»; eta horrez gain, erreka inguruan dagoen ondare kulturala ezagutarazteko aprobetxatuko dute.
Lehenengo egunean, Gizaburuagatik Aulestira doan zatia egingo dutela aurreratu dute, eta bigarrenean, ostera, Aulestitik Munitibarrera.
Dena den, Erreka Egunaren informazio gehiago egunotan jakinaraziko du Aulestiko Udalak.