Aurtengoa
35. musikaldia izango da. Lau egunez punta-puntako musikariak egongo dira Lekeition. Kontzertu danak
22:00etan izango dira
Santa Maria elizan.
Orkestrak, bakarlariak eta kamarako musika. Danetik ikusi eta entzun ahal izango da Lekeition.
Abuztuaren 14an, lehenengo kontzertuan, Sigurjon Freyssson biolin joleak joko du Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz. Freyrsson Bilbon jaio zen 1991an, eta gaztea izan arren, ibilbide luzea egin du bibolinagaz.
Pianoa izango da protagonista
abuztuaren 15ean. Carlos Goikoetxeak Schumannen
P, Chopin-en
Barcarola, Liszt-en
Rapsodia EspaƱola eta Mussorgskyren
Cuadros de una exposicion obrak joko ditu. Goikoetxea Burgosen jaio bazen be, Getxon bizi izan da. Hainbat sari jaso ditu bere musikari ibilbidean.
Klarinete taldea entzungai
abuztuaren 16an: Bilbao Klarinet Ensemble. Luis Alberto Requejo, Beatriz Ortiz, Cecilia Hernandez eta Luis San Sebastianek osatzen dute laukotea. Klarinetea eta haren familia guztia osatzen duten instrumentuez osatutako egitaraua eskainiko dute errepertorio zabal bategaz.
Abuztuaren 17an, Passamezo Antico taldea egongo da Lekeition, Carlos Mena kontratenoreagaz. Menak, bere jarduera profesionalari esker, munduko auditoriorik ospetsuenetan kantatu du.
Azkenik,
abuztuaren 18an, Vocalia taldeagaz agurtuko da aurtengo musikaldia. Emakumeen korala da Vocalia, eta Euskal Herriko esperientzia handiko 28 abeslarik osatzen dute.
Egitaraua:
Abuztuak 14, eguaztena:
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Bibolina: Sigurjon Freyrsson. Zuzendaria: Jon Malaxetxebarria.
Abuztuak 15, eguena:
Carlos Goikoetxea pianojolea.
Abuztuak 16, barikua:
Bilbao Klarinet Ensemble.
Abuztuak 17, zapatua:
Passamezzo Antico. Kontratenorea: Carlos Mena.
Abuztuak 18, domeka:
Vocalia taldea. Zuzendaria: Basilio Astulez.