Etxebarriko Gazte Asanbladak eduki du aurten txupinari su emoteko ohorea. Izan ere, aurten, gazte asanbladak 20 urte betetzen ditu. Udaleko kideek testigua eurei emon diete eta gazte asabladako kideek ez dute urte askoan lan egindakoak aipatu gabe laga nahi izan. “20 urte bete ditugu aurten, baina honaino ailegatzeko, hasiera beste batzuk emon zioten. Beraz, eurek egindako lana ere gogoan daukagu”.
Behin irakurketa eginda eta herrian daudenak eta ez daudenak agurtuta, jaiei hasiera emoteko txupina pizteari ekin diote. Baina ez dute edonola egin. Harri-bolaraino giza katea eginez, txupina piztekosua gazte asanbladako kide askoren eskuetatik pasatu da. Behin sua harri-bola gainean egon denean, txupina piztu dute. Eta txupinak eztanda egin orduko hasi dira aurtengo jaiak.
Musikagaz girotuta, Txosna Gunean jai usaina zen nagusi. Bada, datozen egunetan Etxebarriak beti bezin gogotsu ospatuko ditu jaiak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.