Urteak atzera eginda,
Ondarroako Aurrera 3. mailara igo zen duela 50 urte. Bada, orain,
Aurrera Kirol Elkarteko zuzendaritza batzordeak igoera hartako protagonistak omentzea erabaki du. Omenaldia
abuztuaren 10ean, zapatua,
18:30ean egingo du. Omenaldia
Aurrera-Alaves partidu jokatuz egingo da. “Orduko finala gogora ekarriko dugu”.

Bide horretatik,
kirol elkarteak herriko alkate, zinegotzi, Aurrerako presidente ohiak, herriko beste kirol taldeak eta abar gonbidatu nahi izan ditu. “Ondarrutar guztien artean, Zaldupen festa egin nahi dugu. Gure beteranoek merezi duten omenaldia edukiko dute”.