Barikuan,
herriko musikariek kontzertua eskainiko dute,
22:00etatik aurrera. Herriko bakarlariak eta taldeak igoko dira agertokira, eta amaitu ostean, «mikroak zabalik» egongo direla esan dute kulturguneko arduradunek. «Nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute kontzertuan», esan dute.
Musikarik antzerkira.
Zapatuan, Ortzi Acosta akrobatak Ilusioa obra eskainiko du
Arkupeen aurrean, 20:00etan. Emanaldiak akrobazia, komedia, drama eta zuzeneko musika uztartuko ditu.
Acosta gimnasta da, eta uztaietan Espainiako txapelduna izan zen 1992, 1995, 1996 eta 1998an. Gainera, Cirque du Soleil zirku famatuko kide ere izan da, Love eta Kidam ikuskizunetan.
Emanaldian David Madinabeitiak zuzenean joko du musika. 30 minutu inguru iraungo du.

Zapatuko antzerkiaz gain, beste antzerki bi egongo dira abuztuan.
Abuztuaren 3an, H,O2TOPOZ antzezlana eskainiko dute Iñaki Matak eta Begoña Martinek.
Abuztuaren 31n, ostera,
Maitasun Itsua antzezlana ekarriko du Teatro Salitre taldeak.
Musika eta antzerkiaz gain,
zinea ere bai. Aurten ere aire libreko zinea egongo da Uhagoneko kanpoko aldean.
Abuztuaren 9an 22:30ean, eta 30ean 22:00etan izango dira emanaldiak.
Uhagon elkarteak
bisita gidatuak ere eskainiko ditu udan, herriko ondarea ezagutzera emateko. Bertan eman behar da izena.