Egun osoko jaiagaz,
denetariko ekintzak eingo dira. Beste behin be
Satorzulo gaztetxearen urteurrena jai giroan ospatuko dute herritarrek. Goizean Santa Kutzeko ostera egin ondoren, 12:00etatik aurrera ekimen bereziak egingo dira.

Bazkaria 14:30ean egingo da. Txartelak 10 eurotan daude salgai. Menua ondokoa izango da: marmitakoa, atuna, postrea eta kafea. Ondoren umore saioa egingo da, monologoagaz.
Egitaraua:
Etzi, uztailak 27
- 09:00. Santa Kutzera irteera.
- 12:00. Trapezioak eta hankapaloak.
- 14:00. Txupinazoa.
- 14:30. Bazkaria.
- 16:30. Monologoa.
- Ondoren. Poteoa.
- Iluntzean. Parrillada.
- 22:30. Kontzertuak: Hilotz, Katekesise eta Ezten.