Ertibil-Bizkaia ikus arteen erakusketa ibiltariak Lekeitio bisitatuko du. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak antolatzen duen erakusketa hori uztailaren 30etik abuztuaren 10era bitartean ikusgai izango da. Gainera, Lekeitioko Udalak Foru Aldundiarekin elkarlanean, erakusketari lotutako hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatu ditu.

Bizkaiko artisten sormen lana ikusteko eta jendarteaz duten ikuskera ezagutzeko aukera ematen du Ertibil erakusketak. Artea zentzu zabalean aurkezten du erakusketak; pintura, argazkilaritza, grabatua, bideoa eta eskultura hartzen baititu bere baitan. Hilaren 30ean hasi eta abuztuaren 10era bitartean bisitatu ahalko da Ertibil erakusketa; astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Ekimen osagarriak
Erakusketaz gain, arte garaikidera hurbiltzeko ekimen osagarriak antolatu ditu udalak Foru Aldundiarekin elkarlenean. Hala, abuztuaren 3an, Artearen Historian doktorea den Ismael Manterola Ispizuak Arte Garaikiderako sarrera hitzaldia eman eta bisita gidatua egin du euskaraz. Abuztuaren 4an, barriz, gazteleraz izango da, bai hitzaldia zein bisita.
Bisita gidatu horien helburua herritarrak arte garaikidean hezitzea dela azaldu dute. Horietan parte hartu gura dutenek abuztuaren 3a baino lehen eman beharko dute izena kultur etxeko bulego orokorrean.