Proiektua Euskal Kostaldeko
Geoparkea osotzeko egitasmoa da.
20.000 euroko aurrekontuarekin, lanak uda bukaeran amaitzea aurreikusten dute La Caixak eta Aldundiak.

2012. urtean hasitako
lanei jarraipena ematea, Geoparkeko
bazter adieragarrienak egun batean bisitatzeko moduko produktu autogidatu bat sortzea,
turismo fluxia kostaldetik barrualdera mugitzea eta kultur turismoan beste urrats bat ematea dira egitasmoaren helburuak.
Proiektuarekin, Zumaia, Deba eta Mutriku inguruko begiratoki eta paisaia ikusgarrienak ezagutzeko aukera zabalduko da. «Paisaia horiek ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutzeko interpretazio panelak ipiniko dira Geoparkeko guneetan. Eta bisitariek toki interesgarrienetara eta begiratoki ikusgarrienetara iristeko aukera edukiko dute».
Begiratokiak, «hurbil»
Helburua bisitariek Geoparke osoaren ikuspegi orokorra edukitzea da. «Begiratokiak errepidean bertan kokatuko dira. Horrela ezean, egokitutako aparkalekutik hamar minutura egongo dira begiratokiak», azaldu dute egitasmoaren bultzatzaileek.
Aldundiaren esanetan, Geoparkeko ibilbide autogidatua «turismo eskaintza erakargarriena» izango da. «Euskal Kostaldeko Geoparkeak, urtean, 50.000 bisitari ditu eta turismo bulegoetan eskaintza hau ipiniko dugu».
Egun bateko ibilbide autogidatua eskaintzeko baina, aurretik gunea egokitu beharko dute Aldundiak eta La Caixak. Horretarako 20.000 euroko aurrekontua egin dute. «Lanak uda buakerarako amaituta egongo direla aurreikusten dugu».