Hile eta erdi inguruko txapelketaren ostean, zapatuan jokatuko da Galarrena pala txapelketako finala.
11:30ean hasiko da, Santi Brouard kiroldegian.
Aurtengoan
54 bikotek parte hartu dute txapelketan. Antolatzaileen esanetan
«oso giro ona» egon da partiduetan.
Txapelketari «behar den moduko» amaiera emoteko, iluntzean jai giroan ibiliko dira.
19:00etan, kontzertu berezia eta sari banaketa ekitaldia egingo da Galarrenan. Ostean,
poteoa egingo dute, eta azkenik, parte hartzaile guztien
afaria.