Ondarroak seigarren egin du
20:48ko denboragaz;
Lekittarra, ostera, zazpigarren heldu da,
20:52ko denboragaz.
Danera hamabi traineru aritu dira gaur lehian Lekeitioko uretan, eta bostgarren bider jarraian Kaikuk lortu du Bizkaiko irabazle izatea. Gaurkoagaz Bizkaiko Txapelketa hamairugarrenez irabazi du Kaikuk.
Gaur
bigarren, Portugaleteko traineruak egin du;
hirugarren, Urdaibaik.
Hiru txandatan jokatu da estropada:
Lehen txanda. Lutxana, Getxo, Arkote eta Deustu.
Bigarren txanda. Itsasoko Ama, Isuntza, Busturialdea-Elantxobe eta Ondarroa.
Hirugarren txanda. Portugalete, Zierbena, Urdaibai eta Kaiku.
Sailkapena:
1. Kaiku: 19:54:26
2. Portugalete: 19:58:27
3. Urdaibai: 20:2326
4. Santurtzi: 20:29:14
5. Zierbena: 20:35:59
6. Ondarroa: 20:48:51
7. Isuntza: 20:52:05
8. Busturialdea-Elantxobe: 21:24:82
9. Arkote: 21:41:14
10. Deustu: 21:53:25
11. Lutxana: 21:57:71
12. Getxo: 22:03:52
Astebetean hiru estropada jokatuko dira Lekeition. Gaurkoa izan da lehenengoa.
Domekan jokatuko da hurrengoa:
ARC1 Ligako El Correo-BBK ikurrina. 12:00etan hasiko da.
Hilaren 31n, ostera,
San Inazio egunean, Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko da Lekeition, 18:00etatik aurrera.