Aurten be Etxebarriko Gazte Asanbladak Zaloa Etxebarriko preso politikoaren aldeko pala txapelketa antolatu du. Atzo jokatu zen finala, eta Markina-Xemeingo Izaro eta Jokin Arbe neba-arrebek irabazi zuten. Final estua jokatu zuten Leire Etxaniz eta Lander Balsera etxebarritarren kontra: 17-18 amaitu zen partidua. Antolatzaileen esanetan, «giro ederrean» joan da aurtengoan be txapelketa.