Antxon Urreisti mutrikuarrak jaso du hirugarren saria.
Zabielen egin berri da sari banaketa. Irabazleak 700 euro irabazi ditu. Ez da irabazten duen lehen aldia, orain dela hiru urte ere sari nagusia eskuratu zuen. Orduan bezala, gaur ere, ezustean jaso du saria. Bigarren sariko 400 euroak LogroƱoko Jose Ignacio Amelibiak irabazi ditu, eta Accesitaren 60 euroak Antxon Urreisti mutrikuarrak. Haurrek ere hartu zuten parte sariketan: Nerea Fernandezek irabazi ditu margolan materiala erosteko 60 euroak.
Nerea Fernandez irabazlea, Jon Naberanekin.
Erakusketa, 31ra arte
Zabiel etxean ikusi ahalko dira lanak uztailaren 31ra arte, aste barruan 18:30etik 20:30era eta zapatu-domekan 12:30etik 14:30era. Bestalde, Mutrikuko Arte Lagunak elkarteak zozketa bat ipini du martxan. Trekuren eta Angel Ugalderen koadro bana jasoko du zenbaki irabazleak kalbaixotan.
Inguruko baserritarrek prestatu dute okela gisatua gaur
Eguerdian, okela dastaketa
13:00etan puntuan hasi dira Goiko Plazan inguruko baserritarrek egindako okela gisatua banatzen. 100 kilo prestatua dituzte, eta 13:45 orduko 70 kilo janda zeuden. “Pozik” zeuden sukaldariak herritarren erantzunagaz, eta “pozik” herritarrak jaki goxoa dastatzen.Jaien hasiera, txupina eta danborradaArgazki galeria [nggallery ID=71]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.