
Atzo,
uztailak 24, hasi ziren Santiago jaiak.
Txanton Pipirri kanpandorrera igo bezain pronto, herritarrak festa giroan murgildu ziren. Aurretik, betiko lez, danborrada egin zuten herritarrek. Ondoren txupinazoa egin zuten. Atzetik Txanton Pipirri kanpandorrera igo zuten. Plaza bete jendegaz, ispastertarrek beste behin be goi-goitik hasi dituzte jaiak.

Horrela ba,
datozen egunetan jai giroak ez du etenik edukiko Ispasterren. Beti-betiko ekintzak eta barriagoak tarteko, egunero-egunero, jai usainak herri osoa hartuko du. Eta jai batzordeak herritarrei be jaietan parte hartzeko deia egin die.